XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzaintzaren Akademiako Mantenimendu-Tailerrerako Makineria eta Akzesorioen Ondare-Erosketaren Kontrataziorako LEHIAKETA PUBLIKOA.

Herrizaingo Saileko Administrazio-Sailburuorde Jn. T. A.-ren Erabakiz, honako iragarpen hau argitaratzen da:
Kontratuaren Xedea: Mantenimendu-tailerrerako makineria eta akzesorioen ondare-erosketa, Teknika-Arauen eta Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrenden arauera.

Burutzeko epea: Eskuratzeko epea 30 egunetakoa izango da, adjudikazioaren berri emandako egunean hasita.

Aurrekontua: Erosketa horretarako baimendutako gehienezko aurrekontua hamaika milloi eta bostehun mila pesetakoa da.

Eskaintzak aurkezteko epea, tokia eta modua: Lehiaketa honetan parte hartu nahi dezaten lehiatzaileek, eskutan aurkeztu beharko dituzte heuren eskaintzak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Lakuako (Gasteiz) egoitza nagusian, bulegoko egun eta orduetan.

Iragarpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamonean hasita hamaikagarren lanegunerarte onartuko dira eskaintzak.

Egun hori larunbata izatea gerta baledi, hurrengo asteko lehen laneguneko hamarrak arte luzatuko da eskaintzak aurkezteko epea.

Ez dira onartuko eskutan aurkez ez daitezen eskaintzak ezta Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrendan horientzat aurrikusitakoari atxikitzen ez zaizkionak ere.

Eskaintzak agertarazteko tokia eta eguna: Jendaurrean, eskaintzak aurkezteko epea buka dadineko egun bereko goizeko hamabietan, Gasteizko Lakuan egoitza Nagusia duen Herrizaingo Sailean.

Behin-behingo bermea: Berrehun eta larogeita hamar mila (290.000) pesetakoa.

Behin-betiko bermea: Adjudikazio-zenbatekoaren ehuneko 4a (% 4).

Presatasuna: Lehiaketa hau presakotzat deklaratua izan da Administraziorako eta Plangintzarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren 1986.eko Martxoaren 3ko Erabakiz.